Francisco Javier Vázquez NietoSagardoaren Lurraldeak urte osoan zehar jarduera ugari antolatzen ditu, eta aldi berean, Euskal Herri osoan sagardoaren kulturaren inguruan antolatzen diren ekitaldi nagusien inguruko informazioa biltzen du. Honela, 2013rako ekitaldien aurreikuspena honakoa da:

URTARRILA:
– 01/04: “John Berkhout” eta “Capsula” taldeen kontzertuak Petritegi sagardotegiko “Petritegi Musik and Txotx” jaialdian (Astigarraga).
– 01/10: Nafarroako txotx boladaren irekiera Linddurrenborda sagardotegian (Lesaka). Protagonistak: Donato eta Patxi Larretxea.
– 01/12: Hernaniko txotx boladaren irekiera. Protagonista: “Kontrako eztarria”.
– 01/15: XXI. Sagardo Berriaren Eguna Astigarragan. 2014ko txotx irekiera. Protagonista: Kalakan.
– 01/15: Pintxotx Astigarragako tabernetan.
– 01/16: Arabako txotx boladaren irekiera Trebiñu sagardotegian (Askartza). Protagonista: Arabako Bertsozale Elkartea.
– 01/18: Txotx boladaren hasierako Azoka Donostiako Bulebarrean.
– 01/22: Bizkaiako txotx boladaren irekiera Uxarte sagardotegian (Amorebieta). Protagonista: Alex Txikon.
– 01/24: Usurbilgo Saizar sagardotegiko txotx boladaren irekiera. Protagonista: Imanol Agirretxe, Errealeko jokalaria.
– 01/25:  Sagardo Eguna Zarautzen.

OTSAILA:
– 02/01: Azkaineko Txopinondo Sagarnotegiko txotx boladaren irekiera.
– 02/15: Probaketa edo dastaketa gidatua Zapiain sagardotegian (Astigarraga).
– 02/22: Probaketa edo dastaketa gidatua Saizar sagardotegian (Usurbil).
– 02/22: “Sagar Lasterra” lasterketa Hernaniko sagardotegietan barrena.

MARTXOA:
– 03/08: Probaketa edo dastaketa gidatua Gurutzeta sagardotegian (Astigarraga).
– 03/22: Probaketa edo dastaketa gidatua Zapiain sagardotegian (Astigarraga).
– 03/22: Kukuaren Kupela Txopinondo Sagarnotegian (Azkaine).
– 03/22: Sagardo Eguna Ermuan.
– 03/29: Probaketa edo dastaketa gidatua Saizar sagardotegian (Usurbil).

APIRILA:
– 04/04: Segurako Sagardo Eguna.
– 04/05: Probaketa edo dastaketa gidatua Zapiain sagardotegian (Astigarraga).
– 04/07-05/01, “Sagastiak loretan eta ardiak larretan” argazki lehiaketa Facebook-en.
– 04/12: Probaketa edo dastaketa gidatua Zapiain sagardotegian (Astigarraga).
– 04/16: Sagar mota bakarreko sagardoen aurkezpena Fraisoron (Zizurkil).
– 04/17-27: Aste Santua Sagardoetxean: Euskal Herriko gazten dastaketa.
– 04/26: Errenteriakako XVI. Sagardo Eguna.
– 04/26: “Egutegi biodinamikoa eta ilargiak nekazaritzan duen eragina” ikastaroa Usurbilen.

MAIATZA:
– 05/02: Legazpiko Sagardo Eguna.
– 05/03: Sagasti loretuetan barrena ibilaldia Usurbilen.
– 05/03: XVII Gazta Eguna Idiazabalen. Gazta eta sagardoaren eratorriekin egindako produktuen dastaketa.
– 05/04: Sagardo Lehiaketa Andoainen.
– 05/08: “Sagardotegiak eta sagarrak” hitzaldia “German Arrien” elikadura kultura ikasgela barruan Donostian.
– 05/09: Sagar muztio dastaketa eta sagardoa dastatzen ikastea Usurbilen.
– 05/10: Irungo Sagardo Eguna.
– 05/10: Berreskuratutako XVI. mendeko Aginagako Sariaaundi Dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua.
– 05/17: Beasaingo Sagardo Eguna.
– 05/17: San Isidro eguneko nekazaritza azoka Ataunen. Sagardo Dastaketa.
– 05/17: Sagardo dastaketa gidatua eta afaria Saizar sagardotegian.
– 05/18: Museoen Nazioarteko Eguna Sagardoetxean.
– 05/18: “Ilarra Eguna” Astigarragan. Sagardo dastaketa.
– 05/18: Nekazaritza azoka Azkoitian. Sagardo dastaketa.
– 05/18: Usurbilgo Sagardo Eguna.
– 05/24: “Olatu talka” Sagardoetxean: “Dasti Sagardoetxean”.
– 05/24: “Sagastitik Botilara Sagardoa”, bisita didaktikoa Aginagako Urdaira sagardotegian. Sagardo dastatze gidatua.
– 05/24-25: Donostiako portuan Urumea ibaian zehar sagardoa garraiatuko duen alaren eraikuntza.
– 05/31: Oiartzungo Sagardo Eguna. Sagardo dastaketa eta XXV. Sagardo Lehiaketa.
– 05/31: Euskal Jaia Getarian: Sardinak txingarretan eta sagardo dastaketa.

EKAINA:
– 06/01: Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Usurbilen.
– 06/06: Sagardo dastaketa Beasainen.
– 06/07: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak XIII. Sagardo Lehiaketa.
– 06/07: Pasai Antxoko XXI. Sagardo Eguna.
– 06/07: Lezoko XVI. Sagardo Eguna.
– 06/07: Leitzako VI. Sagardo Eguna.
– 06/08: Sagardo Eguna Larratxon.
– 06/14: Battela Txopinondo Sagarnotegian (Azkaine).
– 06/15: Sagardo Eguna Trintxerpen.
– 06/15: Sagardo Eguna Ereñotzun.
– 06/21: Sagardo Eguna Abaltzisketan.
– 06/22: “San Joan” sagardo-txapelketa Tolosan.
– 06/22: Sagardo dastaketa Anoetan.
– 06/22: Sagardo dastaketa Altzan (Donostia).
– 06/22: Sagardo dastaketa, sagar-biltze lehiaketa eta sagar-tarta txapelketa Pasai San Juanen.
– 06/24: Sagardo dastaketa Usurbilen.
– 06/27: Sagardo Eguna Mutiloan.

UZTAILA:
– 07/03: Cata guiada de sidra del Goierri en el Centro D’Elikatuz de Ordizia.
– 07/04: Sagardo dastaketa Hernani (Martindegi auzoa).
– 07/05: Sagardo dastaketa Zizurkilen.
– 07/11: Sagardo dastaketa Zaldibian.
– 07/12: Sagardo dastaketa Iruñan.
– 07/12: Sagardo Eguna Ordizian.
– 07/18: Sagardo dastaketa Ezkio-Itsason.
– 07/19: Sagardo dastaketa Aizarnazabaenl.
– 07/19: Sagardo dastaketa Hernanin (Lizeaga auzoa).
– 07/19: Sagardo dastaketa Alegian.
– 07/25: Baserritarraren Eguna Azpeitian. Sagardo eta gazta Lehiaketa.
– 07/26: Santa Ana Astigarragan. Euskal Herriko Sagardo Egunik zaharrenaren ospakizuna.
– 07/30: Sagardo dastaketa Idiazabalen.
– 07/31: Sagardo dastaketa Loiolan.

ABUZTUA:
– 08/06: Hegaluzea txingarretan, sagardoa eta txahal errea dastatzea Getarian.
– 08/08: Sagardo dastaketa Zumaian.
– 08/15: Nekazaritza Azoka Amurrion. Barazki, fruta, gazta, sagardoa, txakolina eta eztiaren erakusketa eta salmenta.
– 08/29: Baserritarraren Eguna Laudion. Txakolina eta sagardoa dastatzea.
– 08/31: Sagardo dastaketa eta Lehiaketa Elgoibarren.

IRAILA:
– 09/06: Bizkaiko Untxia eta Sagardoaren Eguna. Bizkaiko untxi eta sagardo dastaketa.
– 09/06: Donostiako Sagardo Eguna. 50 sagardotegi baino gehiago.
– 09/07: Sagardo dastaketa Legazpiako Artzain Egunean.
– 09/07: Sagardo dastaketa Andoainen.
– 09/21: Sagar eta sagardo festa Hernanin.
– 09/21: Sagar biltzea jaia Azkainen.
– 09/21: Irurako Sagardo Dastaketa.
– 09/21: Sagardo Eguna Itsasondon.
– 09/24: Kizkia Taldearen Sagardo Lehiaketa Astigarragan.
– 09/28: Sagar Uzta Astigarragan. Sagardogintza prozesuaren erakustaldia. Sagarrari lotutako produktuen erakusketa eta salmenta. Sagarrak, sagardoa eta muztioa dastatzea.
– 09/28: Nekazaritza azoka Bidegoian-en. Sardinen, sagardoaren eta txakolinaren herri dastaketa.
– 09/28: BasHerriko III. Edizioa Lazkaon. Aspaldiko garaietako ogibideen erakusketa eta bertako produktuekin egindako pintxoen eta sagardoaren dastaketa.

URRIA:
– 10/04: Eibarko Sagardo Eguna.
– 10/04: Sagardo Eguna Abanto Zierbenan. Sagarretik sagardoa nola ateratzen den erakustea. Kirikoketa.
– 10/04: Abeltzaintza eta nekazaritza azoka Oñatin. Sagardo dastatzea.
– 10/08-17: Sagardoaren Astea Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan.
– 10/19: Sagarraren Festa Hendaian.
– 10/26: Lurraren Eguna 2014 Beran. Bortzirietako eskualdeko tolareei buruzko erakusketa.

AZAROA:
– 11/01: Kirikoketa Besta Arizkunen.
– 11/08: Nekazaritza azoka Ermuan. Fruta eta barazki, gazta, ezti, ogi, sagardo eta txakolin onenarentzako leihaketa.
– 11/16: Errezil Sagar Azoka Gabirian. Errege sagarren lehiaketa eta salmenta.
– 11/25 eta 11/27: Tailerra: “Nire sagardotegiko jarduera turistikoa kudeatzeko gakoak” Urnietan.
– 11/30: 400 kizki lagun osatzeko erronka Usurbilen.

ABENDUA:
– 01/12 eta 03/12: Tailerra: “Nire sagardotegiko jarduera turistikoa kudeatzeko gakoak” Urnietan.
– 12/06-08: Abenduko zubia Sagardoetxean: “Debekatutako fruitua argitan” eta barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin.
– 12/07: Errezil Sagarraren azoka Errezilen.
– 12/22: “Sagardoa: ostalaritzarentzako aukera paregabea” tailerra Donostian.
– 12/24: Errezilgo errege sagarraren Lehiaketa Ordizian.
– 12/26: Zestoako XVI. Gazta eta Sagardoaren Lehiaketa.