Kontratatzailearen profila
ASTIGARRAGAKO SAGARDUN PARTZUERGOAN HUTSIK DAUDEN BI PLAZA BETETZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK: MARKETIN ETA KOMUNIKAZIO ARDURADUN LANPOSTUA ETA MUSEOKO GIDARI ETA HEZITZAILE PLAZA BAT
Hautaketa-prozesu honetako oinarriak, eskabide-orri arautua eta deialdiaren informazioa Astigarragako Udaleko web orrian argitaratu dira «lan eskaintzak» atalean (https//www.astigarraga.eus/eu/indarreko-hautaketa-prozesuak). Hautaketa-prozesu honi buruzko informazio guztia webgune horretan bakarrik argitaratuko da.
Eskabideak azaroaren 4a arte (egun hori barne) aurkeztu daitezke Astigarragako Udaletxean (bai telematikoki Astigarragako Udaleko Erregistro Telematikoa erabiliz – http://astigarraga.eus/eu/tramiteak – bai paperean Erregistro Orokorrean) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako edozein modutan.