II. Sagastiak LoretanApirila amaieran hasi eta ekaina hasierara arte “II. Sagastiak Loretan” ospakizuna izango da Usurbilen eta bertan, sagardo dastatze gidatuak, inausketa ikastaroa, dantza eta musika uztartuko dituen emanaldia eta XXXIII. Sagardo Eguna ospatuko dira.

Apirilak 26, larunbata
09:00-14:00 ”Egutegi biodinamikoa eta ilargiak nekazaritzan duen eragina. Noiz erein, landatu, ongarritu eta kimatu?” “Uzta hobetzeko kosmosaren eragina baliatu” ikastaro teoriko eta praktikoa Potxoenean, Xabier Akizurekin. Izen ematea: 5€, aurrez Alkartasuna Kooperatiban. Kooperatibako bazkideek doan. Informazio gehiago: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com.

Maiatzak 3, larunbata
10:15
Sagasti loretuetan barrena ibilaldia Jakoba Errekondo paisajistarekin, Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibatik abiatuta.

Maiatzak 9, ostirala
19:00
Sagar muztio dastaketa eta sagardoa dastatzen ikastea, Usurbilgo Gaztetxean. Guillermo Castaños enologoaren laguntzarekin.

Maiatzak 10, larunbata
17:30
Berreskuratutako XVI. mendeko Aginagako Sariaaundi Dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua. Tartean, XVI. mendetik gaur arteko musika kontzertua eta dantza garaikide saioa, Eneko Balerdi dantzariarekin. Kopuru mugatua. Zure bertaratzea baieztatu: 943 360 321 edo elkartea@noaua.com

Maiatzak 15, osteguna
San Isidro Eguna

10:30 Meza Nagusia Salbatore Elizan.
Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian.
14:00 Bertso-bazkaria Artzabalen (txartelak salgai 25€-tan Artzabal eta Alkartasuna Kooperatiban, maiatzaren 12ra arte).
18:30 Kalejira Usurbilgo erraldoi konpartsarekin.

Maiatzak 17, larunbata
Iluntzean,
sagardo dastaketa gidatua eta afaria Saizar sagardotegian, Fernando Vadillo enologoaren eskutik. Informazio gehiago NOAUA! Kultur Elkartean (943 360 321) edo Saizar sagardotegian (943 373 995).

Maiatzak 18, igandea
XXXIII. Sagardo Eguna.
“Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak” erakusketa, Sutegiko aretoan.
11:30 Hasiera ekitaldia.
Baserriko, Labeldun eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala.
17:00 Erromeria, “Ingo al deu” taldearekin  frontoian.
Arratsaldean, “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Maiatzak 24, larunbata
10:30
Sagastitik Botilara Sagardoa, bisita didaktikoa Aginagako Urdaira sagardotegian. Sagardo dastatze hamaiketako gidatua, Xabier Kamio enologoak gidatua eta Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariek girotua. Izen-ematea: Urdairan (943 372 691) eta NOAUA! Kultur Elkartean (943 360 321). 5 euro, eserleku mugatuak.

Ekainak 1, igandea
9:00
Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariaren eskutik. Informazioa, Alkartasuna Kooperatiban: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com

Iturria: www.noaua.com