Bisita motak
Familiak
Familiek “Family Friendly” aisialdirako eskaintza berezia dute urte osoan zehar: Sagardoetxean familiei egokitutako bisita gidatuak eskaintzen dira eta txikiek Dasti maskota berezia ezagutzeko aukera izaten dute. Udazkenean sagar muztioaren elaborazio tailerra eskaintzen da familientzat eta urte osoan zehar tailer bereziak izaten dira Museoen Nazioarteko Eguna, Europako Jardunaldien ospakizuna eta Sagar Uzta barruan.
Sagardoetxeak familientzako “Sagarrekin jolasean” argitalpena ere badu. Bertan, Sagardoetxeako bisitaldian ikasitako edukiekin erlazionatutako asmakizunak, jokoak, etab. topatuko dituzte haurrek eta argitalpen hau bisitaldiaren ostean eskuratu ahal izango da.
Sagardoaren kulturako jardunaldi osoaz gozatu nahi duten familiek, esperientzia ezberdinak topatuko dituzte: “Sagardoa eta itsasoa“, “Museoa eta sagardotegia“, “Sagartrekking, Dastiren oka jokoa, etab.