Informazio orokorra

Nazioarteko Sagardo Lehiaketa, sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak eta Nazioarteko Sagardo Azoka

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra V. SAGARDO FORUMA izan zen: sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa.

Sagardo Forumaren 2023ko edizioan hainbat jarduera izan ziren. Batetik, V. SAGARDO FORUMEAN IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko zen azaroaren 30ean, (osteguna) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, sukaldariak, etab.) bederatzi kategoriatan sailkatutako 250 sagardo baino gehiago dastatu zituzten.

Bestetik, sagarrari, sagardoari eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko jardunaldi teknikoak izan ziren abenduaren 1n (ostirala) Erribera Kulturgunean (Astigarraga). Estatuko eta nazioarteko hainbat adituk emandako hitzaldiek sagardoaren munduak azken urteotan bizi izan duen bilakaeraren nahiz egungo egoeraren ikuspegi orokorra eman zuten.

Eta azkenik, III Nazioarteko Sagardo Azoka izan zen abenduaren 2an (larunbata) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Bertan, bertako, nazioko zein nazioarteko mota askotako sagardoak dastatzeko aukera izan zen.

Gainera, Sagardo Forumeko egitaraua Cider Week asteak (afariak eta dastaketak bertako zein nazioarteko sagardoekin) eta txangoek (sagasti, sagardotegi eta museoetara bisitak) osatu zuten.

Sagardo Foruma nazioarteko sagardoaren topagunea izan zen.

Sagardo Forumaren hurrengo edizioa 2025ean izango da.

 

Talde teknikoa

ANTOLATZAILEAK ETA LAGUNTZAILEAK

BABESLEAK