Erreserba nola egin

Aurretiazko informazioa

Sagardun Partzuergoak, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen xedapenak betez, zerbitzua eman aurretik kontratua gauzatzeko egin behar diren izapide eta betebeharren berri ematen dio web orriaren erabiltzaileari:

Bezeroak kontratazio baldintzen edukia arretaz irakurtzeko konpromisoa hartzen du, bai baldintza orokorrak, bai eskaera elektronikoan jasotako baldintza partikularrak ere.

Datu pertsonalak eta zerbitzua emateko ezinbestekoa den informazio gehigarria partekatzea.

Baldintza hauetan xedatutakoaren bidez, Sagardun Partzuergoak bermatzen du Kontsumitzaileen eta Bezeroen Babesari buruzko araudia erabat betetzen dela, eta web orriaren bidez hornitutako produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko prozesua hasten denetik amaitzen den arte dituen bidezko interesak babesten dituela.

Alderdien identifikazioa

Alde batetik, Sagardun Partzuergoa www.sagardoarenlurraldea.eus orrialdean dago, eta helbidea ‘Kale Nagusia, 48, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa’ da. Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan inskribatuta dago (ASS00224 zenbakia izanik). Atari honek Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen du doako sagardotegi erreserba zerbitzua.

Erabiltzaileak zuzenean ematen ditu identifikazio datuak, Sagardun Partzuergoak bere eskura jartzen dituen inprimakietan bere datuak sartuz. Horrek esan nahi du nahitaez  datu pertsonalak bildu behar direla, eta, beraz, horien benetakotasunaren gaineko erantzukizuna zuzenean eta esklusiboki erabiltzaileari dagokiola.

Kontratuaren xedea

Zerbitzua arautzen duten baldintza hauen helburua da Sagardun Partzuergoak bezeroari bere webgunearen bidez emandako zerbitzuak eta edukiak arautzea, kontratu harremana garatzen duen esparru juridikoa eratuz.

Zerbitzuak eta edukiak Sagardun Partzuergoaren web orri honetan daude eskuragarri: www.sagardoarenlurraldea.eus eta www.elterritoriodelasidra.com

Onarpena eta erabilgarritasuna

Baldintza hauek bezeroek Sagardun Partzuergoaren webgunearen bidez formalizatutako kontratazio prozesuen ondoriozko harreman juridikoa arautzen dute. Bezeroek berariaz onartzen dute hitzarmen hauetara erabat eta erreserbarik gabe atxikitzea, Sagardun Partzuergoak argitaratu duen bertsioan, bezeroak bere interesekoak diren zerbitzuak kontratatzen dituenean. Beraz, bezeroak konpromisoa hartzen du kontratazio baldintzak arretaz irakurtzeko, zerbitzuren bat kontratatzen duen bakoitzean. Izan ere, baldintza horiek aldatu daitezkeelako bixita egin den azken alditik.

Kontratazioko baldintza orokor hauek onartuz, bezeroak honako hau adierazten du:

Kontratatzeko gaitasuna duen pertsona dela.

Kontrataziorako Baldintza Orokor hauek irakurri eta onartu dituela. Bezeroak, betiere eta kasu guztietan, zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasi aurretik, kontratazio baldintzetarako sarbidea izango du, eta euskarri iraunkor batean biltegiratu eta/edo erreproduzitu ahal izango ditu.

Kontratazio baldintzak aldatzea

Sagardun Partzuergoak estipulazio hauek aldatu ahal izango ditu, horretarako arrazoi nahikoa badago. Arrazoi nahikoa dagoela ulertuko da, adierazpenezkoa eta ez mugatzailea, baldin eta honako helburu hauek baditu:

Bezeroen eskura jartzen diren zerbitzuen sorta edo kopurua handitzea edo daudenak hobetzea.

Web orriaren bidez eskaintzen diren zerbitzuen prezioak aldatzea, ordezkatzea edo eguneratzea.

Alderdien eskubideak eta betebeharrak

Sagardun Partzuergoaren betebeharrak:

Sagardun Partzuergoak konpromisoa hartzen du bezeroarekiko merkataritza harremanaren ondoriozko kontratu hauek betetzeko:

Bezeroari eskainitako zerbitzua ahalik eta berme handienekin ematea, Kontratazio Baldintzetan xedatutakoaren arabera, kontratuaren fede onari huts egin gabe.

Bezeroari berariaz jakinaraztea baldintza hauek daudela kontratazio prozedura hasi aurretik.

Bezeroari, kontratazioa egin aurretik argi, zehatz eta zalantzarik gabe, eskatutako zerbitzuen ezaugarri espezifikoen berri ematea, hala nola zerbitzuen prezioa eta aplikatu beharreko zergak.

Baldintza orokorren testuaren ale bat bezeroaren eskura jartzea.

Bezeroari, e-mail bidez, bere eskaera eta, hala badagokio, erreserba zenbaki bat ematea, gehienez 24 orduko epean.

Bezeroaren betebeharrak:

Bezeroak, bere aldetik, konpromiso hauek hartzen ditu:

Baldintza hauetan Sagardun Partzuergoak emandako zerbitzuei buruz ezarritakoa osorik betetzea.

Kontratazio prozedura hasi aurreko erregistro inprimakiak betetzea, informazio egiazkoa eta egungoa emanez.

Eskatutako banku datuak behar bezala ematea, Sagardun Partzuergoak banku erakunde laguntzailea aldatzeko eskubidea baitu, eta konpromisoa hartzen baitu bezeroari indarrean dagoen erakundearen berri emateko, kontratazio baldintza hauen bidez.

Zerbitzuaren funtzionamendu normala nolabait eragozten edo zailtzen duten mezuak ez bidaltzea. Nolanahi ere, bezeroa izango da idazten edo bidaltzen dituen mezuen edukiaren arduradun bakarra, bai eta ematen dituen datuen eta web-orriko edukiak legez kontra erabiltzearen erantzule ere.

Zerbitzuen prezioa ordaintzea, kexa edo erreklamazio bat aurkezteak betebehar horretatik salbuetsi gabe.

Bezeroaren eskubideak:

Kontratatutako zerbitzuen bezero orok eskubidea du eskuratzen dituen ondasun eta zerbitzuak kalitate, kategoria eta errekerimendukoak izan daitezen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Legearen eta Kontratazio Baldintza Orokorren arabera.

Erabiltzaileak zerbitzuak kontratatzeari aplikatu beharreko prezioak eta tarifak Sagardun Partzuergoaren web orrian agertzen direnak izango dira, erabiltzailea berariazko zerbitzura sartzen denean eta kontratazio prozesuari ekiten dionean.

Sagardun Partzuergoak arestian aipatutako web orrian argitaratutako tarifak aldatzeko eskubidea izango du, egoki irizten dionean.

Erabiltzaileak argitaratutako edukia: iritziak.

Doakotasuna erreserba zerbitzuan

Sagardun Partzuergoak www.sagardoarenlurraldea.eus webgunearen bidez eskaintzen du doakotasuna erreserba zerbitzuan. Sagardotegiak eta esperientzia turistikoak online bilatzeko eta erreserbatzeko da; beraz, Sagardun Partzuergoak ez dio komisiorik kobratuko bezeroari nahi duen erreserba egitean.

Erreserba ezeztatzea

Erreserba 24 ordu lehenago ezeztatu ahal izango da, posta elektronikoz (info@sagardoarenlurraldea.eus) edo telefonoz (+34 943550575), betiere erreserbako lokalizatzailearen zenbakia adierazita.

Erreserba aldatzea

Erreserba 24 ordu lehenago aldatu ahal izango da, posta elektronikoz (info@sagardoarenlurraldea.eus) edo telefonoz (+34 943550575), betiere erreserbako lokalizatzailearen zenbakia adierazita.

Kreditu txartelen bidezko ordainketaren segurtasuna

Sagardun Partzuergoak Verified by Visa eta MasterCard SecureCode autentifikazio sistemak erabiltzen ditu, Internet bidezko erosketetan segurtasun maila handia ematen dutenak, erosketa onartu aurretik txartelaren titularra nor den egiaztatuz.

Ordaintzeko erabili nahi den txartelaren titularra nor den egiaztatzeko, Interneteko erosketetarako berariazko kode edo pasahitz sekretu bat sartu behar da (kutxazainetan ere jarduten den bezala), titular legitimoak bakarrik ezagutzen duena. Interneteko erosketetarako kode edo pasahitz hori ez baduzu, nabigatzailearen bidez ere lor dezakezu, Bankuarekin konektatzeko aukera ere duelako. Nahi ezkero bankuak zuzenean erakusten du leiho hori (4B sistemaren bidez).

Komunikazio guztiek SSL 128 biteko zifratze mailak erabiltzen dituzte, informazioaren konfidentzialtasuna bermatzeko. Pasahitza eskatzeko leihoaren egiazkotasuna konprobatu dezakezu segurtasun ziurtagiriarekin, leihoaren beheko aldean giltzarrapoaren ikonoan klik eginez. Ziurtagiria “telepago.4b.com” helbidearena izan behar da.

Mastercard SecureCode eta Verified by Visa sistema eta marka erregistratuak dira.

Ordainketa zuzena helmugan

Bezeroak erreserba osoa ordainduko du zuzenean helmugan, kontratatutako zerbitzua erabiltzen duenean. Ordainketa zerbitzua ematen duenak eta bezeroak  une horretan ezartzen duten moduan egingo da (kreditu-txartela, eskudirua).

Transferentzia bidezko ordainketa

Iritsi baino 5 egun lehenago gutxienez, transferentzia gure Laboral Kutxaren IBAN: ES24// nº 3035 0214 3121 4001 3117 kontura egin beharko duzu, eta erreserbaren lokalizatzaile-zenbakia adierazi beharko duzu.

Erreserbaren guztizko eta amaierako kalkuluak BEZa barne hartzen du, berariaz sartzen ez badira izan ezik.

Baldintza hauen balio-aldia

Web orrian argitaratuta dauden denbora izango da, eta baldintza horiek eskuragarri dauden unean eskuratutako zerbitzuei aplikatuko zaizkie.

Nolanahi ere, Sagardun Partzuergoak eskubidea du horiek alde bakarretik aldatzeko, baina horrek ezin du eraginik bezeroek aldaketa egin aurretik kontratatutako zerbitzuetan. Bezeroak ere bere aldetik produktua aldatzeko ere eskubidea du, eta kasu horretan bai aldatuko lirateke akordioak, aldaketa egiteko unean indarrean zeuden baldintzak aplikatuz.

Klausulen deuseztasuna eta eraginkortasunik eza

Baldintza hauetan jasotako edozein klausula erabat edo zati batean deusez edo eragingabe deklaratzen bada, deuseztasun horrek xedapen horri bakarrik eragingo dio eta gainerako guztian baldintza berdinak iraungo dute.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa

Bezeroak onartzen du zerbitzu horren funtzionamenduari aplikatu beharreko legeria Espainiakoa dela, eta Donostiako jurisdikzioaren eta auzitegien mende jartzen dela, kontratu honen interpretaziotik eta aplikaziotik eratorritako gatazkak ebazteko.

Jarraibideen lege-oharra

Xedapen hauek onartuz, bezeroak web orri hau ez du erabiliko legez kanpoko helburuekin eta/edo lege-abisu honetan ezarritako helburuen kontrakoekin eta hirugarrenen eskubide eta/edo interesen kaltegarriak izan daitezkeenean.

Era berean, bezeroak ez ditu zuzenean edo zeharka lortuko webgunean emandako edukiak legez kontrako, iruzurrezko, lapurretazko edo plagiozko bitartekoen bidez, edo Zigor Kodearen araudian ezarritakoaren arabera urratzen duen beste edozein modutan.

Sagardun Partzuergoak beretzat gordetzen du web-orrirako sarbidea ez emateko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe, kontratazio-baldintza orokor hauetan xedatutakoa urratzen duen edozein bezerori.

Sagardun Partzuergoak jakinarazten dizu zure datuak helburu honekin biltzen direla: enpresaren web-orrian eskatzailearekin harremanetan jartzeko, kontsultei erantzuteko, esperientziak erreserbatzeko eta publizitate-buletinak bidaltzeko eskuragarri dauden formularioen bidez lortzen diren datu pertsonalen tratamendua. Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna da. Haien datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko, legeak hala agintzen ez badu. Edozein pertsonak du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo tratamendua mugatzeko, gure bulegoetako helbidera idatziz, edo posta elektroniko bat bidaliz info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera. Informazio gehigarria gure webgunean eskura dezakezu.

Nor da zure datuen arduraduna?

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu aurkeztutako datu pertsonalak Sagardun Partzuergoak tratatuko dituela (IFK: G20808986; helbidea: Nagusia kalea 48, 20115, Astigarraga, Gipuzkoa).

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuko dira: enpresaren webgunean eskatzailearekin harremanetan jartzeko eskuragarri dauden formularioen bidez lortzen diren datu pertsonalen tratamendua, kontsultei erantzutea, esperientziak erreserbatzea eta publizitate-buletinak bidaltzea.

Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira, interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak izan daitezkeela aurreikusten den bitartean.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Haien datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko, legeak hala agintzen ez badu.

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen aurka egiteko edo datuok transferitzeko eskubidea eskatzeko, gure bulegoetako helbidera idatziz, edo posta elektroniko bat bidaliz info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera, erabili nahi duen eskubidea adieraziz.

Era berean, eskubidea izango du edozein unetan emandako adostasuna kentzeko. Baimena kentzeak ez du eraginik izango baimena kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean. Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea du kontrol-agintaritzan, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu zaizkiela bere datu pertsonalak babesteari dagokionez.

Nahi baduzu, pribatutasun-politika kontsulta dezakezu, Sagardun Partzuergoarekin duzun harremanaren arabera, gure webguneko Datuak Babesteko atalean.