Euskal sagardoaren museoa

Bisita erreserbatu

Museorako bisita guztiek sarrera eta dastaketa barne-hartzen dute. Eraberean, bisita arruntaren erreserba egiteaz gain, urte sasoiaren araberako bisita bereziak erreserbatzeko aukera dago. Ikusi Covid-19-aren aurreko prebentzio eta segurtasun neurriak.

Erakusketa eta bisita guneak

Museoak bisitarako hiru gune dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastalekua. Museoko bisitak beti gidatuak dira eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egiteko aukera eskaintzen da.

Tarifak eta ordutegiak

Urte osoan zehar irekia dago, goizez eta arratsaldez. Sarrerek bisita gidatua eta sagardo dastaketa barne-hartzen dute 3,50€-tatik aurrera (helduak). Eskaintza guztia ikusi.

Bisita motak

Bisita guztiak gida batekin lagunduta egiten dira eta bisitaren edukiak banakako bisitarientzat, taldeentzat, ikastetxeentzat edo euskaltegiko lagun taldeentzat egokitzen dira.

Nola iritsi museora

Museoa Astigarragako Kale Nagusia 48 zenbakian kokatua dago (kultur etxearen alboan).

Museoak ez dauka aparkaleku propiorik, baina inguruan erraz aparkatu daiteke.
Mikrobusentzako eta mugikortasun urriko pertsonentzako iritsiera errazteko arrapalak daude.

Informazioa zabaldu