XVI. mendeaz geroztik, Mendiola baserriko jabeak sagardoaren ekoizpen eta komertzializazioan lan egin dute eta egun hauetan beren 450. urteurrena ospatzen ari dira. Historiako 5 mende hauetan, kasu batzuetan, 1765. urtean kasu, Astigarragako sagardoegile nagusien arteko nominan egon ziren.
Urte horretan, garai hartan baserriaren jabea zen Maria Josefa de Larramendi izeneko emakumea bertako agintariekin izandako zorte txarreko gertaera baten protagonista izan zen. Maria Josefak nortasun handiko, ideia sendoko eta baliabide ugariko emakumea behar zuen izan. Izan ere, sagardoa Udaletxeak urte horretarako “txandako” sistemarako ezarritako prezioan saltzeari uko egiteaz gain, Udaletxetik ateratzeko debekua egozten zion araua hautsi eta ihes egin zuen kartzela sahiesteko. Hain ondo antolatu zuenez dena, agintariek ez zuten sekula aurkitu. Istilua bi sagardo kupelen bahiturarekin amaitu zen.
Iturria: Gipuzkoako Artxibo Orokorra.