AstarbeAstigarragako Astarbe sagardotegiak 450 urte betetzen dituela eta, maiatzaren 25ean ospakizun festa antolatu da sagardotegiaren inguruan. Goizeko 11etatik hasi eta egunean zehar, heldu, gazte eta haurrentzako hainbat ekitaldi antolatuko dira.

Besteak beste, sagardotegirako bisita gidatuak, toka jokoa, haurrentzako ekintzak, pintxoak eta sagardo dastatzea izango dira.

Arratsaldeko 18:00tik aurrera, berriz, eta egunean zehar burruntzia egiten egon ondoren, bertso afari-merienda ospatuko da eta ondoren kontzertua izango da euskal kantarien eskutik.