Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da “Museoak (memoria + kreatibitatea = Aurrerapen soziala” lelopean eta Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museotik bisitari guztientzako antolaturiko jarduerak antolatu dira: “Sagastiko lanak” eta “Sagastiak loretan” pintura tailerra.
Museora gerturatzen diren bisitariek baserri munduko memoria ezagutzeko aukera izango dute sagastiko lan ezberdinen bitartez (hesiak, belar metak, baratza ekologikoa eta polinizazioa). Aldi berean, Astigarteko pintura ikasleek loretan dauden Sagardoetxeako sagastiko sagarrondoen margolanak egingo dituzte.
Bisitariek une hau loretan dauden sagarrondoen argazkiak atera eta Sagardoetxeako “Sagastiak loretan” Facebook-eko argazki lehiaketan parte-hartzeko balia dezakete.
Bisitak egun osoan zehar izango dira eta sarrera dohakoa izango da.