Sagastiek eskaintzen diguten paisaia zoragarriez gozatzeko unea da Sagardoaren Lurraldean eta Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museotik “Sagastiak loretan” Facebook-eko argazki lehiaketan parte-hartzea proposatzen dizugu. Lau lagunentzako Sagardoetxeako bisitaldia eta Saizar sagardotegiko bazkaria irabazteko aukera izango duzu.
Lehiaketaren oinarriak:
1.- Gure Facebook-eko orrialdeko “jarraitzaile” guztiek parte hartu ahal izango dute. Oraindik gure jarraitzailea ez bazara, www.facebook.com/sagardoetxea orrialdean “Atsegin dut” botoian klik egin behar duzu. Eraberean, gure orrialdeko jarraitzaileek soilik bozkatu ahal izango dituzte argazkiak.
2.- 18 urtetik gorako, edozein nazionalitateko eta herrialde guztietako pertsonek parte-hartu ahal izango dute.
3.- Lehiaketan parte-hartzeko, aplikazioan sartu, datuak bete eta argazkia igo.
4.- Argazkiek gutxienez 850 pixeletako erresoluzioa izan behar dute alderik handienean eta argitaratu gabekoak, jatorrizkoak eta lehiaketarik irabazi gabekoak izan behar dute.
5.- Parte-hartzaile bakoitzak argazki bakarrarekin parte-hartzeko aukera izango du, baldintza bakarrarekin: gaitzat loretan dauden sagarrondoak dituen argazkiak soilik onartuko dira. Gaiarekin bat ez datozela ikusten diren argazkiak, ezabatu egingo ditugu eta manipulatua keta jatorrizkoa kez diren argazkiak lehiaketatik kanporatuko ditugu.
6.- Argazkiak igotzeko epea maiatzaren 25ean amaituko da 24:00etan. Epea amaituta, gutxienez 50 boto lortzen dituzten 5 lehiakideren artean epaimahaiak irabazlea hautatuko du.
7.- Epaimahaia argazkilari profesional batek, Sagardoetxea Museoko gerenteak eta Saizar sagardotegiko gerenteak osatuko dute.
8.- Gutxienez 50 boto lortzen dituzten 5 lehiakideren argazkiak EITBko “Eguraldia” saiora bidaliko dira.
9.- Lehiaketan parte-hartzen duten argazkiak Sagardoetxea Museoan eta Saizar sagardotegian ikusgai jarriko dira.
10.- Saria lau lagunentzako Sagardoetxeako bisitaldia eta Saizar sagardotegiko bazkaria da. Saria 2013/07/01etik hasta el 2013/08/31 bitartean trukatu beharko da.
11.- Lehiaketaren irabazlea gure Facebook-eko orrialdean emango da ezagutara.
12.- Lehiaketan parte-hartzen duten argazki guztiek, Internet-eko erreprodukziorako eskubideak Sagardoaren Lurraldeari emango dizkio eta bere orrialde, sare sozial eta blog-ean erabili ahal izango ditu argazkiaren autorea aipatzeko konpromezua hartuz.
13.- Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarriak onartzen direla esan nahi du.