Sagardoetxea 20. urteurrena: bisita gidatuak

Doan

Sagardoetxearen 20. urteurrenaren ospakizunaren baitan bisita gidatuak antolatu dira irailaren 12rako. Herritarrek museoa doan ezagutzeko aukera izango dute.

Bisitan parte hartzen dutenek sagastira hurbildu eta urte-sasoi honetan sagarrez beteta dagoela ikusi ahal izango dute. Ondoren, museo-gunea bisitatuko dute; bertan, sagardoaren historia eta gure arbasoek sagardoa egiteko erabiltzen zuten modua ezagutuko dituzte, eta txalaparta jotzen ere ikasiko dute. Amaitzeko, sagardo dastaketa txiki batez gozatuko dute, ‘txotx’ errituari jarraituz.