Informazio baliagarria
- Data: urriak 24 eta 31 (larunbatak)
- Ordua: 11:00.
- Lekua: Troia ibilbidea 18, 6A7 pabiloia (Astigarraga).
- Iraupena: Ordu 1.
- Prezioa: doakoa.
Erbetegi-Etxeberri sagardoaren ekoizpenean giltzarri izan zen XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte. ‘Dolareak’ proiektuari esker, orain arte gordeta egon den dolare hori zaharberritzen ari dira Gipuzkoako, Iparraldeko eta Nafarroako zurgintzako ikasleak.
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatutako ekimen honekin ondare hori berreskuratu eta herritarren eskura jarri nahi dira, etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko. Horretarako, bisita gidatua prestatu da, dolarearen balioa zein historia gertutik ezagutzeko.