Sagardoetxeak hautatutako 3 botilez osatutako lotea:
– “Gozo-Gozo” muztio botila bat: Alkoholik gabea. 75 zl. Bertako sagardo sagarrekin egina, sagar erreen usaina duen edari freskagarri honek “Zizarra” ekartzen digu gogora.
– Oialume Zar sagardo botila bat: %6 vol. 75 zl. Oialume Zar (Astigarraga) sagardotegiak ekoiztutako sagardo naturala. %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Oialume Zar-eko sagardoa bertako sagarrekin ekoizten dute. Baserritarrei erosten dizkieten sagarrez gain, beren sagasti propia dute.
– “Bizi Goxo” postrerako sagardo botila bat: %10,15 bol. 50 zl. Zapiain sagardotegiak (Astigarraga) ekoiztutako izotzezko sagardoa. %100 Errezil sagar berantiarrarekin egina, bere ezaugarrien ondorioz ezberdintasuna markatzen duelarik: heldutasun berantiarra, garratza eta azukreduna. “Bizia” garraztasunagatik eta “Goxoa” gozotasunagatik.
OHARRA: Urteko produktua izanik, ezin dugu urte osoan lote honetan zehazten den sagardoa izatea bermatu. Beraz, erosketa egiteko unean lote honetan zehaztutako sagardorik ez badugu, beste marka bateko sagardoarekin osatuko genuke.