Bereziak (Bizi-goxo, muztioa eta sagardoa)

25,50

Sagardoetxeak hautatutako 3 botilez osatutako lotea:
“Gozo-Gozo” muztio botila bat: Alkoholik gabea. 75 zl. Bertako sagardo sagarrekin egina, sagar erreen usaina duen edari freskagarri honek “Zizarra” ekartzen digu gogora.
Oialume Zar sagardo botila bat: %6 vol. 75 zl. Oialume Zar (Astigarraga) sagardotegiak ekoiztutako sagardo naturala. %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Oialume Zar-eko sagardoa bertako sagarrekin ekoizten dute. Baserritarrei erosten dizkieten sagarrez gain, beren sagasti propia dute.
“Bizi Goxo” postrerako sagardo botila bat: %10,15 bol. 50 zl. Zapiain sagardotegiak (Astigarraga) ekoiztutako izotzezko sagardoa. %100 Errezil sagar berantiarrarekin egina, bere ezaugarrien ondorioz ezberdintasuna markatzen duelarik: heldutasun berantiarra, garratza eta azukreduna. “Bizia” garraztasunagatik eta “Goxoa” gozotasunagatik.

OHARRA: Urteko produktua izanik, ezin dugu urte osoan lote honetan zehazten den sagardoa izatea bermatu. Beraz, erosketa egiteko unean lote honetan zehaztutako sagardorik ez badugu, beste marka bateko sagardoarekin osatuko genuke.

Informazio gehigarria

Pisua 4 kg