Zeraingo Oiharte sagardotegiak bisita gidatuak eta dastaketa gidatuak eskainiko ditu uztailetik aurrera astebukaera guztietan.

Eskaintza turistiko honi esker, Oiharte sagardotegiak sagardoaren historia, sagardoaren elaborazio prozesua eta sagardoa dastatzeko orduan kontuan izan beharreko arauak azaldu nahi dizkie bere bezeroei. Honetaz gain, sagardoaren elaborazio prozesua erakusten duen ikusentzunezkoa proiektatuko da.

Eskaintza turistikoa zabala da eta banakako zein taldeei zuzendua dago:

“Oiharte” bisita: Oiharte sagardotegian bisita gidatua + kata + pintxo. Iraupena: ordu bat.

“Oiharten dastatu” bisita: Oiharte sagardotegian bisita gidatua + kata + hamaiketakoa. Iraupena: bi ordu.

– “Oiharten gozatu” bisita: Oiharte sagardotegian bisita gidatua + kata + pintxoa + bazkaria. Iraupena: 30′ + bazkaria.

“Oiharten kata” enologoaren eskutik: Oiharte sagardotegian enologo baten eskutik kata gidatua + pintxoa.

“Asteburua Oiharten” : Oiharte sagardotegian/nekazal etxean banakako edo taldeentzako asteburua.

Informazio gehiago: www.oiharte.com