“Gazta eta sagardoaren mendia” izeneko proiektuaren helburu nagusia Zeraingo bi produktu izarrak lotzea da: gazta eta sagardoa.
Hala, sagardotegietara joateko autobus zerbitzua jartzeaz gain, beste hainbat egitasmo ere abian dira. Otsailaren 6an esaterako, Sagardozale elkartearekin elkarlanean katak nola egiten diren jakiteko ikastaroa antolatu zen Otatza sagardotegian. Ildo beretik, gazta katak nola egin jakiteko ere ikastaro bat antolatu nahi da eta lehenengo katak profesionalek lagunduta egiteko aukera baloratzen ari dira sustatzaileak.
Horretaz guztiaz gain, sagardogintzaren inguruko ikus-entzunezkoa prestatzen ari dira. Erakusketa bat ere antolatuko da eta Zeraingo turismo bulegotik gaztandegiak bisitatzeko aukera ez ezik, erakusketa bisitatu eta sagardo nahiz gazta katak egiteko aukera ere eskainiko da.
Informazio gehiagorako: 943 80 15 05 (Zeraingo Turismo Bulegoa).
Iturria: www.zerain.com