Larunbat honetan, urtarrilak 21, Zarautzen denboraldiko lehendabiziko Sagardo Eguna ospatuko da Zurekin Ostalaritza Elkarteak antolatuta. Honela txotx denboraldi berriari ongi etorria emango diete Zarauzko ostalariek. Iaz ere antolatu zuten jaia eta eguraldi hotza egin arren, sagardo guztia amaitu zen.

Larunbatean haamr sagardogileren sagardoak dastatzeko aukera izango da: Adunako Aburuza; Usurbilgo Aginaga, Urdaira eta Saizar; Hernaniko Iparragirre; Astigarragako Artola, Lizeaga eta Petritegi, eta Orioko Satxota eta Aiako Izeta.

Iturria: El Diario Vasco.

Ikusi albiste osoa: “Zarautz acogerá el sábado el primer Sagardo Eguna de la temporada“.