Donostiako Aste Nagusiko berrikuntza nagusiak gastronomiaren ingurukoak dira eta bereziki, bertako produktuek dute protagonismoa. Ekimen batzuk oso berritzaileak dira eta denek helburu amankomuna dute: hiritarrei produktu tradizionalak gerturatzea eta hiritarrei landa ingurunea gerturik bizitzeko aukera emango dieten guneak sortzea.

Ekitaldirik berriztatzaileena Gros auzoko Katalunia plazan igandean inauguratu zen Sagardo Azoka da. 300 jankiderentzako tokia du bertan jarri duten karpa txuriak  eta bertan, Sagardo Mahaiak sustaturiko  “Gorenak” kalitate zigiluko 13 sagardogilek (Gaztañaga, Sarasola, Alorrene, Gurutzeta, Zapiain, Barkaiztegi, Gartziategi, Egi-Luze, Altzueta, Olaizola, Zelaia, Begiristain eta Isastegi, besteak beste) lanean dihardute.

Iturria: El Diario Vasco.

Ikusi albiste osoa: “Con un sabor muy natural“.