cidercon-logo-2015Astigarragako Zapiain sagardotegia otsailaren 3tik 6ra bitartean Chicagon (EE.BB) ospatuko den “Cider Conference (CiderCON)” ekitaldira joango da. Ekitaldi hau, Estatu Batuetan sagardogintzaren sektorean ospatzen den ekitaldirik garrantzitsuena da eta Zapiain izango da bertan egongo den Euskal Herriako sagardo bakarra.

CiderCON ekitaldian bereziki sagardoari eskainiko zaion hitzaldian parte hartuko du Zapiain-ek eta mundu osoko sagardoei eskainitako jardunaldian, beren produktua, filosofia eta Euskal Herriako sagardoaren inguruan hitzegingo dute Zapiain-go ordezkariek. Honetaz gain, ekitaldiaren itxiera festarako aukeraturiko bi sagardo ofizialetako bat izango da Zapiain sagardoa.

Ekimen honi esker, Zapiain-ek bere burua Estatu Batuetako sektoreko kritikoen aurren aurkezteko eta beren baloreak defendatzeko aukera izango du, markak hango merkatuan arrakasta izateko ezinbestekoa izango dena.

Izen handiko ekitaldi honetan parte-hartzea, azken urteotan Zapiain merkatu berrietara irekitzeko gauzatzen ari den lanaren emaitza da, izan ere, geroz eta handiagoa da nazioarteko merkatuetarako esportazioa.

Zentzu horretan, eta Estatu Batuetako merkatuarekin harremanak estutzeko helburuz, 2014ko abuztuan Estatu Batuak eta Kanadako sektoreko adituen talde bat Sagardoaren Lurraldean izan zen sagardoaren kultura eta bertako sagardotegi batzuk ezagutzeko. Bisita hartan, Euskal Herriako 3 sagardotegi eta Asturias-eko 8 sagardotegi ezagutu zituzten, horietako bat Zapiain sagardotegia izan zelarik. Bisitaren ostean geratu zitzaien irudi onaren ostean, bidaiari batzuek Chicagoko Cider Conference-k Zapiain 2015eko ediziora gonbidatzeko eragina izan zuten.

CiderCOn-en bizitako esperientzia zabaltzeko helburuz, otsailaren 21ean Zapiaingo eta EE.BB-etako sagardoen dastaketa eskainiko du Zapiain sagardotegiak 11:00etan. Dastaketa hau, Sagardoaren Lurraldearekin batera 2015eko txotx boladarako antolaturiko probaketen barruan sartzen da.

Informazio gehiagorako:
Egoitz Zapiain (Kalitate arduraduna)
Telf: 653715761
E-maila: calidad@zapiainsagardoa.com