Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuak Maiatzaren 3-5a bitartean Zallako Frutagintza Estazioan ospatuko diren XVII. Txakolina eta Sagardoaren Jardunaldi Enologikoak antolatu ditu. Sektoreko profesional aditu, ekoizle, upeltegi, banatzaile, etb… bertan bilduko dira 2011-2012ko uztako txakolina eta sagardoaren elaborazio ezberdinen dastaketak egiteko.

Jardunaldi Enologiko hauen helburua, Zallako Frutagintza Estazioan eta upeltegi esperimentalean Bizkaiko txakolinaren, sagardo sagarraren eta sagardo naturalaren inguruan garatzen ari diren lanak eta emaitzak ezagutara ematea da eta sektore ezberdinei zuzendua dago, besteak beste, Bizkaiko Txakolinaren J.D.ko upeltegi eta ekoizleak, Bizkaiko Sagardoa, prentsa berezitua, gastronomia, hostalaritza, etb…

Honakoak dira ekintza nagusiak:

Maiatzak 3 osteguna, 11.00etan, Dastaketa Batzordearen dastaketa. Zallako Frutagintza Estazioko teknikariek teknika berrien bitartez ekoizturiko txakolin esperimentalak aurkeztuko dizkieete Batzordeari.

Maiatzak 5 larunbata, 11.00etan. Bizkaiko Txakolinaren J.D.ko upeltegi eta ekoizleei eta Eusko Label ziurtagiriko sagardo ekoizleei zuzenduriko teknologia trasferentziaren jardunaldia egingo da. Jardunaldia prentsa bereziatu, sumiller, hostalaritza, enoteka, banatzaile, etb… zuznedua egongo da.