20140115TXOTX453460 komunikabide etorri ziren atzo Astigarragan ospatu genuen 2014ko #txotx irekierara. Izan ere, txotx irekieraren ekitaldi hau, komunikabide gehien biltzen dituen ekitaldietako bat da.

XXI. Sagardo Berriaren Eguna 2014 honetan, bertako komunikabide ugariren presentzia izan dugu, baina azpimarratzekoa da Frantzia, Luxenburgo eta Portugal-eko kazetariak eta Gastronomia eta turismoan berezituriko Blogger-ak ere izan ditugula.

Jarraian zehazten dugun moduan, txotx irekierak oihartzun handia izan du telebista, irrati, idatzizko prentsa eta Internet munduan: azaleko albistea izan da El Diario Vasco Noticias de Gipuzkoa, Berria, Gara eta Sud Ouest egunkarietan; albiste nagusia izan da EITB1, EITB2, Teledonosti, RTVE eta Hamaika Telebista telebista kateetan; eta zabalpen handia izan du medio digital, blog eta sare sozialetan.