izango da irailaren 3an, Konstituzio Plazan, goizeko 11:30etatik 14:00etara, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta eta Donostia Kultura eta Kutxaren laguntzarekin.
Donostiako Euskal Jaien barruko ekitaldia izango da eta 40 sagardotegi izango dira bertan, beren sagardoa probatzera ematen, Plazako arkuetan jartzen diren postuetan. Inguratzen direnek Gipuzkoako sagardotegirik gehienetako sagardoa izango dute aukeran, sagardogileek berek zerbitzatuta.

Bestalde, sagardoaren lagungarri izango dira bakailao tortilla, txorixo eta gazta pintxoak aurten ere.

Donostiako Sagardo Egunean, zenbait sagardogile omentzeko ohitura du Sagardogile Elkarteak urte horretan bertan jubilatu direnak. Aurten, Astigarragako Petritegi sagardotegiko Joakin Otaño Goikoetxea eta Adunako Aburuza sagardotegiko Juan Joxe Aburuza Otegi omenduko ditu Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, eguerdiko 13:00etan, Plazako oholtzan.