sagar uzta_1Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, irailaren 28an XIV. Sagar Uzta ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta, sagarraren festa da eta tolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin.

Herriko plazan bertako produktuen azoka, sagardo dastaketa, sagar biltzea, kirikoketa, txalaparta eta lehen muztioaren elaborazioa eta dastaketa izango dira.

 

EGITARAUA:

Osteguna, Irailak 25
19:00-21:00 PINTXO-POTEA tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira.

Ostirala, Irailak 26
19:00 EUSKAL HERRIKO SAGARREN KATA GIDATUA* Astigarragako Roxario Jatetxean.

Larunbata, Irailak 27
09:30 “SAGAR MOTAK EZAGUTUZ”, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian*.

Igandea, Irailak 28
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
09:00 I. Sagardobide Erronkaren irteera. Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko errelebo proba.
10:30-12:00 “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketa frontoian.
10:30-12:00 Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzea frontoian*.
10:30-12:00 VII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak frontoian*.
11:00-13:00 Gazta dastaketa gidatua*.
11:00-13:30 Haurrentzako tailerrak eta jolasak.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
–    Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
–    Sagardo dastaketa.
–    Saski, txertaketa, etb.-en erakustaldiak.
–    Herriko baserritarren produktuen salmenta.
–    Muztio dastaketa herrian zehar trikitilariekin.
11:00 2014 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa.
13:30 Haurrentzako sagargintza proba.
14:00 Sari banaketa.
14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean.

* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com