Sagar Uzta_2Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, irailaren 25-28an XIV. Sagar Uzta ospatuko da Astigarragan.

Sagar Uzta, sagarraren festa da eta tolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin.

EGITARAUA:

Osteguna, Irailak 25
19:00-21:00 PINTXO-POTEA tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira.

Ostirala, Irailak 26
19:00 EUSKAL HERRIKO SAGARREN KATA GIDATUA* Astigarragako Roxario Jatetxean.

Larunbata, Irailak 27
09:30 “SAGAR MOTAK EZAGUTUZ”, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian*.

Igandea, Irailak 28
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
09:00 I. Sagardobide Erronkaren irteera. Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko errelebo proba.
10:30-12:00 “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketa frontoian.
10:30-12:00 Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzea frontoian*.
10:30-12:00 VII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak frontoian*.
11:00-13:00 Gazta dastaketa gidatua*.
11:00-13:30 Haurrentzako tailerrak eta jolasak.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
–    Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
–    Sagardo dastaketa.
–    Saski, txertaketa, etb.-en erakustaldiak.
–    Herriko baserritarren produktuen salmenta.
–    Muztio dastaketa herrian zehar trikitilariekin.
11:00 2014 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa.
13:30 Haurrentzako sagargintza proba.
14:00 Sari banaketa.
14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean.

* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com