RallySagarrari eskaintzen zaion XIV. Sagar Uzta 2014 jaiaren barruan, VII. Argazki Rally Digitala ospatuko da Astigarragan. XIV. Sagar Uzta jaiaren lau egunetan zehar antolaturiko ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara.

Oinarriak:
1. Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute.
2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com / Irailaren 28an 10:30etatik-12:00etara Foru enparantzan.
3. Izen ematea 4€-koa izango da. Ordaintzeko moduak: metalikoan Irailaren 28an 10:30etatik- 12:00etara Foru enparantzan.
4. Gaiak: Sagar Uzta jaiaren barruan antolaturiko ekintza guztietako argazki adierazgarriak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara (ikusi egitaraua).
5. Parte-hartzaile bakoitzak 6 argazki aurkeztu beharko ditu JPG formatuan eta gutxienez 300 pixel-etako erresoluzioan. Argazki bilduma irailaren 29-tik urriaren 5-era bitartean entregatu behar da www.sagardoarenlurraldea.com/sagaruzta/ orrialdean argazkiak deskargatuaz.
6. Sariak:
– Bildumarik onena: bertako baserrietako produktuez osaturiko lotea.
– Bigarren sailkatua: bertako baserrietako produktuez osaturiko lotea.
7. Epaimahaia bi argazkilari profesionalek eta diseinu grafi koko estudio batek osatuko dute.
8. Urriaren 17an arratsaldeko 19:00tan rallyko argazkien emanaldi komentatua egingo da, erakusketari hasiera emango zaio Sagardoetxean eta irabazleei sariak banatuko zaizkie.
9. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak Rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu.

Oharrak:
1. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira.
2. Erakusketa Sagardoetxea Museoan izango da Urriaren 17-tik Azaroaren 2-ra bitartean museoaren ordutegian.
3. Saritutako argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira.
4. Rally honetan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.
5. Epaimahaiaren erabakia apela ezina izango da.
6. Rallyan izena emateak sagardo eta pintxo baten dastaketa barne-hartzen ditu.
7. Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du.