Santa Ana egunean (Uztailak 26) Sagardo Eguna ospatuko da Astigarragan eta bertan, Astigarraga eta inguruko sagardogileek beren sagardoa eskainiko diete bisitariei.

1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da.

Santa Ana eguna baserri munduko festa da eta bertan, herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak, idi-demak, ume jolasak, berbena, dantzaldiak eta abar izaten dira egun osoan zehar.

Aurreikusitako egitaraua honakoa da:

09:30

Zubietako Joaldunak.

09:30

Estanga Trikitilariak.

Santa Ana eguneko ospakizunak Foru Plazan:

11:30

– Baserriko langintzen ERAKUSKETA: gazta, erroskilak, zurezko tresneria, burdindegi eta danbolinak…

– SAGARDO DASTAKETA.

– IDI DEMA: Oliden, Izeta eta Artola 1.700 Kg-ko harriarekin.

12:00

BERTSOLARIAK: Aitor Mendiluze eta Julio Soto.

14:30

BAZKARIA sagardotegian. Txartelak Zipotza tabernan salgai.

ELKARTASUN BAZKARIA Gazte Asanbladaren txosnan. Txartelak ohiko lekuetan salgai.

18:00

HERRI KIROL JAIALDIA Foru Plazan. Gazteen arteko norgehiagoka eta baserritarren artean behiak jezteko desafioa.

19:00

PASAI TXARANGA.

SOKAMUTURRA TXIKIA ikastolako atarian.

19:30

ESTANGA TRIKITILARIAK.

22:00

SUNKER MAGOA Joseba Barandiaran plazan. Ilusio eta aparatu handiko magia, pertsonak desagertzea, lebitazioak… 2011an Espainiako ilusio handien sari nazionala.