sANTA aNASanta Ana egunean (Uztailak 26) XXXIX. Sagardo Eguna ospatuko da Astigarragan eta bertan, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogileek beren sagardoa eskainiko diete bisitariei. 1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da.

Santa Ana eguna baserri munduko festa da eta bertan, herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak, idi-demak, ume jolasak, berbena, dantzaldiak eta abar izaten dira egun osoan zehar.

Aurreikusitako egitaraua honakoa da:

09:30
Zubietako Joaldunak.

Santa Ana eguneko jarduerak Foru plazan:
11:30
– Sagardo dastaketa.
– EUSKAL HERRIKO GAZTAGILEAK: artisauen erakusketa eta salmenta.
– DI DEMA 1.700 kiloko harriarekin.

12:00
Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Unai Agirre.

14:00
Gazte kalejira dultzaineroekin Foru plazan hasita.

14:30
– Sta. Anako bazkaria. Txartelak uztailaren 19 arte salgai Ikatza eta Zipotza tabernetan.

18:00
– Herri kirol jaialdia Foru plazan: gazteen arteko baso-lanetako probak eta herriko auzoen arteko norgehiagoka Goldea eta Zipotza elkarteek antolatua.