Santa Ana 2012Santa Ana egunean (Uztailak 26) XXXVIII. Sagardo Eguna ospatuko da Astigarragan eta bertan, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogileek beren sagardoa eskainiko diete bisitariei.

1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da.

Santa Ana eguna baserri munduko festa da eta bertan, herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak, idi-demak, ume jolasak, berbena, dantzaldiak eta abar izaten dira egun osoan zehar.

Aurreikusitako egitaraua honakoa da:

09:30
Iturengo Joaldunak.

09:30
Astigarragako trikitilari gazteak.

Santa Ana eguneko ospakizunak Foru Plazan:
11:30
– Sagardo dastaketa.
– Gozogintza azoka: erakusketa eta dastaketa.
– Idi dema 1.700 Kg-ko harriarekin: Aiako Izeta, Errenteriako Rafa Irarreta eta Igeldoko Olasagasti

12:00
Bertsolariak: Xabier Zeberio eta Aitor Mendiluze.

14:30
Bazkari herrikoia. Txartelak Zipotza tabernan salgai.
Elkartasun bazkaria Gazte Asanbladaren txosnan.

18:00
Herri kirol jaialdia Foru Plazan. Auzoen arteko giza proben norgehiagoka eta gazteen arteko belargintzako probak.

18:30
“On egin mon amour” clown ikuskizuna Apeztegi plazan eta euria eginez gero eliz atarian.

19:30
Trikitilariak.

20:00
Laiotz taldea Joseba Barandiaran plazan.
Hegaluze pintxoak eta  Gernikako piperrak parrillan erreta.

23:30
Laiotz musika taldea Joseba Barandiaran plazan.

00:00
Aborto fallido, Anboters  eta Txema taldeak txosnan Gazte Asanbladak antolatua.