Sagastiko lanak uztaila abuztuaUztaila eta abuztuan sagastian egin beharreko lanak honakoak dira:

Lurra-ongarriketa
Aurrez egin ez den kasuetan belarra moztu.
Hurrengo neguan sagasti berri bat jarri behar badugu, lurra prestatzeko garairik egokiena da.

Arbolen formazioa
Uztailean udako kimaketa egin.

Gaitzak eta izurriteak
Sagar harraren bigarren generazioa hasten da uztailean. Feromona tranpa bat jartzea beharrezkoa da, jakiteko bigarren generazio hau noiz datorren, eta modu horretan jakingo dugu noiz egin tratamenduak izurritearen aurka.

Zorri lanigeroaren azalpenaren gorakada ematekotan, gehien bat urteko adarretan arbolen goiko aldean, tratamentu bat ematea komenigarria izango liteke. Tratamentu hau ematerakoan ur bolumen handiarekin egin behar da, produktua arbolen zirrikitu guztietan sartu ahal izateko.

 

IturriaSagardoaren Lurraldea Boletina 31.zkia.
Egilea:
 Aitor Etxeandia (Sagarlan S.L.)