cartelTXOTXSAIZAR'15eusMarkel Bergara eta Geronimo Rulli Errealeko futbolariek emango diote hasiera urtarrilaren 22an, SAIZAR Sagardotegiko Usurbilgo II. Txotx Denboraldiari. Iaz, Imanol Agirretxe jokalari usurbildarra izan zen ekitaldiari hasiera emateko arduraduna, “Usurbilgo Saizar Sagardo Berria” oihu eginez. Aurtengoan gainera, Julen Iantzi telebistako aurkezle naparrak gidatuko du ekitaldia, historia eta ibilbide luzeko Saizar sagardotegian.

Ekitaldian parte hartuko dute baita ere Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu bertsolariek eta Xabier Solano soinujoleak eta bertan izango dira besteak beste, Mertxe Aizpurua Usurbilgo Alkatea, inguruko herrietako alkateak, Xabier Mikel Errekondo (Amaiurreko bozeramailea), Jose Luis Artola (DYA-ko Lehendakaria), Jose Luis Zumeta (Margolari usurbildarra), Iñaxio Perurena (Harrijasotzailea), David de Jorge (Sukaldaria) eta Luis Chillida (2015 Rally Dakarreko gidaria).

Aurtengoa Usurbilgo txotx denboraldia ofizialki irekitzen duten bigarren aldia izango da SAIZAR sagardotegian. Usurbilgo sagardo berria jendeak gozatzeko moduan dela eman nahi dute aditzera jendaurrean, festa giroan. Eta horretarako festa herritarrei zabalduko zaie: parte hartu nahi duenak SAIZAR sagardotegira azaltzeko aukera izango du eta moduzko prezio batean jarri dute afaria, 25 €, nahi duen jendeak parte hartu ahal izan dezan. Erreserba beharrezkoa da 943 37 39 95 zenbakian.

SIDRERÍA SAIZAR SAGARDOTEGIA
www.sidrassaizar.com
943 37 39 95
Kale-Zahar auzoa 39. 20170 Usurbil.