Hizkuntza kudeaketaren bikaintasuna ebaluatzen duen Bikain ziurtagiriaren goi mailako agiria eskuratu du Sagardoetxea Museoak, eta honekin, gaur egun urrezko Bikain ziurtagiria duen Euskal Herriko museo bakarra izatea lortu du. Sagardun Partzuergoko Andoni Gartzia Lehendakariak jasoko du ziurtagiria abenduaren 17an Bilboko EITB-ren egoitzan ospatuko den ekitaldian.
Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ematen dute Bikain ziurtagiria eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu.
Egiaztapen hori egiteko, Bikain ziurtagiriaren aurretxostena bete behar izan dute Sagardoetxean eta ondoren, talde ebaluatzailearen bisita jaso eta elkarrizketak burutu behar izan dituzte. Egindako lanaren emaitza, Bikain ziurtagiriaren goi mailako edo urrezko agiria lortzea izan da.
Zorionik beroenak Sagardoetxeari!
Iturria: www.sagardoetxea.com