Urnietako Setien sagardotegiak irabazi du aurtengo XII. Sagardo Lehiaketa, Aldundiaren Sariak. Pasa den ekainaren 1ean ospatu zen finala Donostian. Denera sei sagardotegi zeuden sailkatuta eta honakoa izan zen epaimahaiaren erabakia:
– 1. Postua: Setien sagardotegia 81,5 punturekin.
– 2. Postua: Altzueta sagardotegia 80,5 punturekin.
– 3. Postua: Urdaira sagardotegia 80 punturekin.
Aburuza, Iparragirre eta Oialume Zar sagardotegiek diploma bana jaso zuten.
Epaimahaia hamar lagunez osatuta zegoen, besteak beste: Presen Urkizu (sommelierra), Mikel Rodriguez (sommelierra), Agurtzane Andueza (kimikoa), Irati Amondarain (enologoa), Modesto Lasa (Euskal Gastronomia Elkartea), Joaquin San Sebastian (Errenteriako Donostia sagardotegia), Fernando Vadillo (enologoa), Isaac Rabadá (enologoa), Iosu Osa (nekazaritza lanetako arduraduna) eta Iñaki Santos (kimikoa).
Denera 36 sagardogile aurkeztu dira lehiaketara, inoiz baino gehiago, eta 2012an baino bederatzi gehiago. Gipuzkoako 14 herritakoak. Aurten lehiaketara 5 sagardotegi berri aurkeztu dira eta, bostetatik, hiru sailkatu dira finalerako.
Zorionak denoi!
Iturria: www.gipuzkoa.net