Sagardoetxea udako oporretan ere erakargarri bilakatzen da; eta ez hilabete hauetan Astigarraga bisitatzen duten turisten artean bakarrik, baita herriko zein inguruko herrietako biztanleentzat ere, batipat udararako antolatzen dituzten aisialdi taldeentzako haurrentzat.

Hain zuzen ere Donostiako Izarlo Taldeako 64 haurrek Sagardoetxea bisitatu zuten, txikienek sagardoa eta itsasoan oinarrituriko jardunaldiaz gozatzeko aukera izan zutelarik.

Honela, gai honekin loturiko hainbat jarduera gauzatu zituzten haurrek, besteak beste, itsasontzi baten eraikuntza, itsasontziaren hornikuntza janari, edari zein itsasoan nabigatzeko materialez eta balearen arrantza “animatua” txalupetan

Iturria: El Diario Vasco.
Ikusi albiste osoa  “Diversión de verano en la Sagardoetxea“.