Karlos ArguiñanoSagardoetxeak urtarrilaren 11an azalduko ditu 2011ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldiaren hasiera izango den ekitaldian, eta jendea sagardo berria dastatzen hasteko desiratzen dagoen momentuan.

Andoni Gartzia Astigarragako Alkateak aurkeztuko du uzta berria Sagardoetxean eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du elaborazio prozesuaren inguruko informazioarekin batera.

Baina urtero bezala, hemeretzigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da, Astigarragako Petritegi sagardotegian protagonistak “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko baitu denboraldi berriari hasiera emanez.

Aldez aurretik, museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

PROTAGONISTA IZAN ZIREN…

1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.

1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.

1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.

1997, Julian RETEGI pilotaria.

1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.

1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.

2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.

2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.

2002, Martín FIZ lasterkaria.

2003, Abraham OLANO txirrindularia.

2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.

2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.

2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.

2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.

2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.

2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.

2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.

2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.