Aiete KatxolaOtsailaren 27an, “Txotx Festa” ospatuko da Aieteko Katxola baserrian arratsaldeko 17:30etatik aurrera Aieteko Lantxabe elkarteak antolatueta sagardoaren kulturaren inguruan hainbat jarduera izango dira. Bertan izango da Eneko Goia Donostiako alkatea, txotx irekiera egiteko ardura izango duena.

Egitaraua:
17:30etan:
– Jai herrikoiaren hasiera Txalaparta eta Kirikoketarekin.
– Kutxa Ekoguneak antolatutako tailer eta jolasen hasiera.
– Trikitilariak (Maider Lasa eta taldea).
– Aieteko buruhandiak, zezen suzkoa, boloak eta sokatiraren erakusketa.
– Igela eta toka jokuak.
18:30etan:
– Omenaldia: Aurresku-agurra (Gero Axular) eta bertsoak (Maialen Akitu eta Xamoa).
– Makailu tortilla eta patata tortilla lehiaketa. Gazteenentzat zizka-mizkak.

Informazio gehiagorako: www.aiete.net