Txotx.eus Euskal Herriko sagardotegien erreserbak egiteko webgunea da eta erabiltzaile bakoitzari, bere zaletasun eta beharren araberako sagardotegia erreserbatzeko aukera ematen dio.

Modu honetan, erabiltzaileak bere lan lekutik, etxetik edota bere gailu mugikorretik (iphone, smartphone, etc…), modu erraz eta erosoan, gehien gustatzen zaion sagardotegiko plana egiteko beharrezkoak dituen datu eta informazioa kontsultatu eta eskuratu ahal izango ditu.

Web aplikazio honen garapen egokirako, Euskal Herria osoan euren edariak ekoizten dituzten sagardogileen datu zehatz eta egiazkoak lortzeko bilketa lan handia burutu da.

Lan honen emaitzak, honako datuak eskuratzeko aukera ematen du:

– Sagardotegiaren kontakturako datuak (telf., helbidea, emaila, web gunea, etb…).
– Bazkariak/afariak (disponibilitatea, ezaugarriak, menuak, prezioa, jankide kopurua, ordutegia, etb…).
– Informazio orokorra (kokapena, hizkuntzak, zerbitzuak, etb…).
– Produktuak/denda.
– Enoturismoko zerbitzuak (bisitak, dastaketak, denda, esperientziak, etb…).
– Geolokalizazioa (Google Maps).

Aplikazioaren helbidea: www.txotx.eus