DONOSTIALDEA Turismoguneak-Behemendik antolatuta, larunbat honetan, urtarrilak 18-an, Donostiako Bulebarrean Txotx denboraldia hasierako Feria ospatuko da, goizeko 9:30-etatik 14:00 bitartean.
Ekimen honen helburua sagardoaren eta sagardotegien promozioan laguntzea da. Horietako batzuk parte hartuko dute azokan eta norberak bere etxeko produktu nagusiena eramango du. Honenbestez, sagardoa eta sagar muztioa dastatu eta erosteko aukera izango da eta sagardogileen eskutik ezagutu ahal izango da bakoitzaren lan egiteko modua, aurtengo uztaren ezaugarriak, sagardoaren prestaketarako lanak, … Gainera, sagardoaren dastaketa burutu ahal izateko, txorizo pintxoa erosteko aukera izango da. Haurrek jolasetan ibiltzeko aukera izango dute.
Sagardotegien informazioa eta produktuak ez ezik, Donostialdea eskualdeko turismo informazioa banatuko da, bisitariak udalerri hauetako ahalik eta informazio gehien eduki dezan: Astigarragako Sagardoetxea Sagardoaren Museoa, seinalizatutako mendiko paseo eta ibilbideak, Leitzaran-Plazaolako bide berdea, Hernaniko hirigune historikoaren bisita gidatua, Adarra-Onddiko monumento megalitikoak, autobus eta tren zerbitzuak, ekitaldien egutegia, …