CartelSAIZAR'14BUrtarrilaren 24an, ostirala,  txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio Usurbilgo Saizar sagardotegian 20:30etan eta Imanol Agirretxe Errealeko jokalari usurbildarra izango da kupelak zabalduko dituen ohorezko gonbidatua. Ospakizuna, gainera, Mendiluze eta Irazu bertsolariek eta Xabi Solano trikitilariak alaituko dute.

Afariaren prezioa: 25€
Erreserbak: Telf.: 943373995 / E-mail: sidreria@sidrassaizar.com