Urtarrilaren 15ean XXV. Sagardo Berriaren Eguna 2018 ospatuko dugu txotx bolada berriari hasiera emateko eta ekitaldia herritarrei zabaltzeko asmoz, arratsaldean Txotx Berri Herrikoia 2018 ospatuko da Astigarragako Murgia Jauregian.

Egitaraua:
17:00: Familientzako bakailao tortilla tailerra (1. txanda)*.
17:45: Familientzako bakailao tortilla tailerra (2. txanda)*.
19:30-22:00: Txotx herrikoia: herritarrei irekitako pintxo eta sagardo dastaketa Norberto Almandoz Musika Eskolako trikitilariek girotuta (tiketak sarreran banatuko dira).
20:45: Argazki herrikoia.
Bestalde, Astigarragako tabernek sagardo berria eskainiko dute.

* Jarduera hauetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.eus