SONY DSCEkainaren 15ean, larunbata, V. BATTELA jaia ospatuko da Azkaineko  Txopinondo sagarnotegian, beste urte bat gehiagoz, itsasoa eta sagardoaren arteko lotura ospatzeko.

Erdi Aroan gure lurrak bertako biztanleak elikatzeko zailtasunak izan zituen  eta honek, elikatzeko beste bideak bilatu behar izatea eragin zuen herritarren artean.  Hortik dator, hain zuzen ere, aintzinatik euskaldunok itsasoarekin izan dugun lotura estua. Sagardoa nagusi izaten zen itsas bidaia luzeetan.

Ospakizunari izena ematen dion “Battela” izena, euskal txalupa txiki tradizionaletik datorkio. Ospakizunaren gaia itsasoa eta arrantzaleen abestiak izango  dira.

Prezioa: Txotx afaria eta animazioa, 33,00€ pertsonako.
Informazioa eta erreserbak:  txopinondo@wanadoo.fr / 0033 5 59 54 62 34.

IturriaTxopinonondo Sagarnotegia.