Azkaingo Txopinondo Sagarnotegian sagardoaren kalitatea mantentzea, produktua beraren kalitatea bezain garrantzitsua dela pentsatzen dute. Hala, Irungo Irundin enpresareki batera, sagardo botilak tapatzeko sistema berria habian jarri dute: roska bidezko kapsula metalikoa. Sagardoa ontziratzeko erabilitako modeloa kolore berdeko Rhin botila motza da, roskako ahoa duena eta kapsulak aluminiozkoak dira, bi urterarteko itxiera hermetikoa bermatuz.

Kortxo bidezko itxiera klasikoarekin alderatuz, kapsulak dituen abantailak ugariak dira: usainen, zaporeen, presioaren eta beraz, txinpartaren mantentze hobea. Botilen garraioan edozein tenperatura onar dezake kapsulak, kortxoa ateratzeko arriskurik gabe. Zerbitzatzeko garaian higienikoagoa da, kapsulak botilaren aho inguruko kutsaduratik babesten baitu sagardoa botatzerakoan. Irekitzeko errazagoa da, ez baitu kortxo-kentzekorik behar, eta isteko ere arrazagoa da, kapsula zapaltzea nahikoa baita.

Kapsula bidezko lehendabiziko botilak   Txopinondo Sagarnotegiko  on-line dendan eskura daitezke.

Ea nork bilatzen dizkion abantaila edo aragozpen gehiago!