Bizi sagardoaSagardoaren sektorean lan egiten duten eragile ezberdinek  ‘Bizi Sagardoa‘ elkartea sortu dute euskal ondarearen parte den edari honen turismoa eta kultura bultzatzeko.

Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako Sagardogileen Elkarteek osatuta,  ‘Bizi Sagardoa’ elkarteak 20 erakunde ingururen parte-hartzea dauka, besteak beste: udaletxeak, turismoaren sustapenera bideraturiko elkarteak, museoak, fundazioak eta landa kooperatibak.

‘Bizi Sagardoa’ elkarteak harremanak estutu eta elkarguneak bilatuko ditu kideen artean eta aurreikusitako lehendabiziko jardueretako bat sagardoaren Ibilbidearea bultzatzea izango da.