Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoak protagonista izan ziren urriko lehen asteburuan Bilboko Areatzan izandako Topa! Bilbo ekitaldian. Bertan jarritako 14 postutan Euskal Sagardoa zerbitzatu zen, eta dastatze gune bat izan zen.

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoak protagonista izan ziren Bilbon

Jendeak kopa eta tikeak hartu, eta sagardo ugari dastatzeko aukera izan zuen sagardogileek zerbitzatuta. 2021 uztako sagardoak dastatu ziren, lurrintsuak eta orekatuak orokorrean. Hala ere, zonalde eta sagardotegi bakoitzak bere sagar motak ditu, eta horrek aberastasuna ematen dio Euskal Sagardoari eta produktuari. Beraz, produktu desberdinak dastatzeko aukera izan zuen Bilboko Areatzara inguratu zenak.

Horretaz gain, Eusko Label produktuak erre eta zerbitzatzeko gune bat izan zen: Basatxerri, Euskal Okela eta Euskal Bildotsa, Eusko Label barazkiak, Idiazabal gazta eta Eusko Label esnez egindako gaztak…

Bi egunetan kontzertuak ere izan ziren Areatzan, eta azpimarratzekoak izan ziren Gwendal Nazioarteko folk taldeak emandako kontzertua eta Ibon Koteron eta bere taldearen emanaldia. Enbeita eta Lizasoren eskutik, berriz, bertsoak eta Master Musika ere izan ziren.

Egitaraua:
Urriak 1 (larunbata):
12:00 Inaugurazio ekitaldia.
12:30-14:30 Ibon Koteron eta bere taldearen kontzertua.
19:30-22:30 Musika masterra: bizkaiko taldeak: Gonzalo Portugal Band (blues, rock) eta Amann & The Wayward Sons (rock, country…).
12:00-14:30/17:00-20:00 umeentzako tailerrak: makillajea eta txapak. Katak Mikel Garaizabalekin:
12:00 Dastatze maridatua: Euskal Sagardoa eta Eusko Label esnez egindako gaztak.
13:00 Dastatze maridatua: Euskal Sagardoa eta Idiazabal gazta.
14:00 Dastatze maridatua: Euskal Sagardoa eta Basatxerri produktuak.
17:00 Sagar motak Euskal Sagardoan.
18:00 Berrikuntzak Euskal Sagardoan.
19:00 Lursaileko Euskal Sagardoan.

Urriak 2 (igandea):
12:30-14:30 Bertso Saioa: Xebaxtian Lizaso eta Onintza Enbeita. Bertso-Kata gidatua Mikel Garaizabalekin.
12:00-14:30/17:00-20:00 umeentzako tailerrak: taloak.
19:00-21:00 Gwendal folk taldearen kontzertua. Katak Mikel Garaizabalekin:
12:00 Dastatze maridatua: Euskal Sagardoa eta Eusko Label esnez egindako gaztak.
13:00 Euskal Sagardoa bertsotan: Onintza Enbeita eta Xebaxtian Lizaso.
14:00 Dastatze maridatua: Euskal Sagardoa eta Idiazabal gazta.
17:00 Dastatze maridatua: Euskal Sagardoa eta Basatxerri produktuak.
18:00 Berrikuntzak Euskal Sagardoan.

Iturria: Sagardoaren Lurraldea urtekaria 2022