Tolosako sagardo lehiaketaLarunbat honetan, ekainak 15, Sagardo Txapelketa, “San Joan” Saria 2013 ospatuko da Tolosako Berdura Plazan arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Aurtengo lehiaketan parte hartuko sagardogileak honakoak dira: Eguzkitza (Tolosa), Gaztañaga (Andoain), Otsua-Enea (Hernani), Lizeaga (Astigarraga), Eula (Urnieta), Sarasola (Asteasu), Altzueta (Hernani), Gurutzeta (Astigarraga), Aulia (Legorreta), Isastegi (Tolosa), Zalbide (Abaltzisketa), Aburuza (Aduna), Petritegi (Astigarraga), Barkaiztegi (Donostia), Irigoien (Zubieta), Gartziategi (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Astarbe (Astigarraga), Irigoien-Herrero (Astigarraga) eta Oiarbide (Astigarraga).

Lehiaketan zehar sagardo, bakailao eta sagardotan egositako txorixo dastaketa izango da.

Iturria: Altzueta sagardotegia

Argazkia: Diario Vasco