IMG_7182_contentTolosaldea Garatzen-ek antolatuta, ekainaren 14an Tolosako Letxuga kaleko Txaparro sagardotegi zaharra ezagutzeko aukera izango da, eskualdeko sei sagardoren dastaketarekin batera.

Xabier Garikanoren azalpenekin batera, Mikel Garaizabal enologoak sagardoaren inguruko azalpenak emango ditu eta, jarraian, Tolosaldeko sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: Adunako Aburuza, Ikaztegietako Begiristain, Tolosako Eguzkitza, Lizartzako Goikoetxea, Tolosako Isastegi eta Adunako Zabala.

Inork gutxik ezagutzen du, gaur egun, Tolosako txoko berezi hau, baina, 5€-ren truke, larunbatean bertan irekiko zaie herritarrei. Bi saio antolatu dira horretarako, 11:00etan eta 12:15ean, eta aurrez izena ematea beharrezkoa da: Telf.: 943 69 74 13

Iturria: www.ataria.info