Santiagomendiko ibilbideak, Euskal Herriko baserrientzako elikadura eta euskarri ekonomikoa izan den sagardoaren kultura ezagutu eta barneratzen laguntzen digu Astigarragako inguru honetan zehar, hauek gertaera kultural eta ekonomiko honen adibide paregabea izan baitira.
Ibilbideak zortzi geldialdi dauzka eta Santiagomendiko biztanleen harremana etaboterea, udaberrian Ternuara abiatzen ziren arrantza-ontzietan eta itsasoan sarbidea lortzeak zuen garrantzia eta eskorbutoari aurre egiteko sagardoak zituen ezaugarriak bezalako gaiak lantzen dira.
Baita sagardoaren ekoizpenaren goreneko unea eta gainbehera ere, Astigarraren garapena eta kontzeptu berri baten sorrera, aisialdia, sagardoaren, bere ekoizpenaren eta herriaren kulturaren suspertzea eragin duena, gaur egun ingurunearen babesean eta identitate zeinu honek bizirik iraun dezan lanean ari dena.