Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Santa Ana egunean (Uztailak 26) Astigarragako XLI. Sagardo Eguna ospatuko da eta bertan, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogileek 2.000 sagardo botila eskainiko dizkiete festara gerturatzen diren bisitariei.
1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da.
Aurreikusitako egitaraua honakoa da:
09:30: Zubietako JOALDUNAK eta herriko TRIKITILARI GAZTEAK.
10:30: PILOTA JAIALDIA: Titin III- Sanchez eta Loidi-Begino Txomiñenea pilotalekuan.
11:30: Santa Ana eguneko jarduerak Foru plazan 11:30etik aurrera:
– San Joan baleontziaren eraikitze lanak eta ERAKUSTALDIA.
– SAGARDO EGUNA, sagardo dastaketa.
– IDI DEMA 1.500 kiloko harriarekin: Etxabe Altuna-Etxetxo eta Iñaki Intxaurburu-Agustin Pagadizabal.
– Agin Laburu eta Aitor Mendiluze BERTSOLARIAK 12:00etatik aurrera.
14:30: Herri bazkariak.