UDARAKO PUBLIA SAIZARGeroz eta gehiago dira txotx denboralditik kanpora ateak irekitzen dituzten sagardotegiak Sagardoaren Lurraldean eta Usurbilgo Saizar sagardotegia horietako bat da. Hala, uda honetan Saizar sagardotegia egunero irekita egongo da igande gau eta astelehenetan egun osoan izan ezik eta berrikuntza interesgarriak eskaniko ditu bere menuan.

Duela gutxi Saizar sagardotegiak modernizazio prozesu bat ekin dio eta bere irudi korporatiboa berritu du, izan ere, batetik sagardotegiko sarrera nagusia berritu dute altzairua, kristala eta egurra bezalako materialak erabiliaz eta bestalde, beren sagardo botiletako etiketak berritu dituzte irudi eguneratuagoa eta beren filosofia islatuaz.

Beste berrikuntzetako bat, sagardotegiak udan eskainiko duen “Sagastiak loretan” Facebook-eko argazki lehiaketara aurkezturiko argazkien erakusketa izango da, Sagardoetxea Museoarekin elkarlanean eginikoa.