Tradizioa eta modernitatea eskutik doaz Saizar sagardotegian, duela gutxi sagardotegiaren aurrekaldea berritu baitute eta “irudi modernoagoa emateko altzairua bezalako materialak erabili dira” arduradunen hitzetan.
Datorren maiatzaren 19an Usurbilgo Sagardo Egunaren ospakizunarekin bat eginik Saizar sagardotegiko txotx bolada amaitzen da, baina aurten sagardotegia udan ere irekita egongo da eta “berrikuntza garrantzitsuak egongo dira gure eskaintzan” turisten etorreraz baliatzeko.
Iturria: El Diario Vasco – Actualidad Gastronómica.